COSMOS izeneko kontrol- eta ikuskapen-sistema TCN IEC61375-1 tren-komunikazioen estandarrean oinarritzen da. Komunikazioen estandar horrek zehazten du EN 50155 “Railway applications. Electronic equipment used on rolling stock” izeneko tren-arauan agertzen diren entseguak bete behar direla. Sistema sendo eta modular horrek telekomunikazio-sare berean biltzen ditu elementu elektroniko eta elektromekaniko guztiak.
COSMOS sistemak hiru funtzio nagusi ditu:
- Ekipamenduen arteko komunikazioak kudeatzea.
- Trenaren interfazea.
- Trenaren portaera ikuskatu, monitorizatu eta erregistratzea.
CAFen filial teknologikoak garatutako jarduera, Traintec S.L. www.traintic.es |