Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / I+G / Datuak lortzeko hardwarea (SCLAR eta ASLA)
Pixel

I + G

I+D
Datuak lortzeko hardwarea (SCLAR eta ASLA)

Datuak lortzeko hardware-sistemak ezinbestekoak dira diagnosiak egiteko eta mantentze-lanetarako tresna adimentsuak elikatzeko. Sistema horien artean, hauek azpimarratu behar dira: SCLAR sistema (obra zibilik gabe, tailerrean, errodadura-parametroak modu automatizatuan biltzeko laser-sistema) eta ASLA sistema (laser bidez, esekiduraren altuera neurtzeko aukera ematen du, eta, neurketa bakoitzean, egoerari buruzko diagnosia egin eta zer mantentze-lan behar dituen zehazten du). Modu horretan, trenak funtzionamendu-baldintza ezin hobeak izango dituela bermatzen da, segurtasunaren zein erosotasunaren ikuspegitik.

Esan bezala, mantentze-lanetako teknologiak egunero berritu eta hobetzeko politika horren barruan, CAFek puntako garapen bat landu du edozein tren-unitateren errodadura-profila automatikoki eta laser bidez jasotzeko, tailerrean obra zibila egiteko beharrik gabe: SCLAR sistema.

Horrez gain, aurkeztutako hardwareak gurpilaren ikuspegi bikoitza ematen du. Hala, gurpila ez da lantzen barrualdetik (gaur egungo tresnek % 10 inguruko akats-indizea dute neurketa horietan), baizik eta alboetatik.

CAFen filial teknologikoak garatutako jarduera
NEM Solutions
Parque Tecnológico de San Sebastián
Paseo Mikeletegi 58-2
20009 Donostia