AURA sistemak MAPTRAIN interfazea erabiltzen du mantentzailearentzat. Tresna horren bidez, trenaren egoera geografikoa ikus daiteke une oro, haririk gabeko komunikazioei eta GPS hargailuari esker. Horrez gain, treneko alarma guztiak modu adimentsuan kudeatzen ditu, alarma positibo faltsuak saihestuz eta egoera bakoitzeko alarma bereziak adieraziz.
Gaur egun, treneko “on board” alarmek ez dute gaitasunik trenaren testuingurua ezagutzeko: abiadura, kilometrajea, kanpoko tenperatura, bidaiarien karga… MAPTRAINek aurretiaz aztertzen du alarmek jotzean trenek duten testuingurua, eta, hala, benetako alarma den edo alarma faltsua den erabaki dezake.
CAFen filial teknologikoak garatutako jarduera
NEM Solutions
Parque Tecnológico de San Sebastián
Paseo Mikeletegi 58-2
20009 Donostia |