CAF taldeak asmo handiko plan teknologikoa du. Plan horren bidez, ikerketak bultzatzen dira, jarduera teknologikoak koordinatzen dira eta estatuko zein nazioarteko eragile, enpresa, unibertsitate eta erreferentziako zentro teknologikoen arteko lankidetza bultzatzen da.
2002an TZT (Trenaren Zentro Teknologikoa) sortu zuen CAFek, I+G+B garatzeko. TZTk hiru solairuko eraikina du, eta eraikin horretako 4.000 metro koadroetan I+G saileko 250 pertsonak egiten dute lan. Trenaren arloko informatika- eta ingeniaritza-garapen aurreratuenak ditu eraikinak.