Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / I+G / AVI-2015 proiektua
Pixel

I+G

I+D
TENAV 350

CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresa du buru TENAV 350 proiektuak, eta hau du xede nagusia: abiadura oso handiko trenetarako kontzeptu eta konponbide berriak garatzea, portaera dinamikoa eta aerodinamikoa, aitzinamenduarekiko erresistentzia eta bibrazioen eta soinuen portaera aztertzen dituen fisika anitzeko ikuspegi batetik, ibilgailuen eraginkortasuna, jasangarritasuna eta erosotasuna hobetzeko asmoarekin betiere. Horretarako, abiadura oso handiko trenetan fenomeno horiek neurtzeko, simulatzeko eta aztertzeko teknologia berriak sortuko dira, kontzeptu berriak garatzeko abiapuntu gisara.

Proiektuaren helburu garrantzitsu hori lortzeko, funtsezkoa da eragile publiko nahiz pribatuen lankidetza, bakoitza bere alorreko ezagutzarekin. Garraio publikoa estrategikoa da ekonomiarentzat eta gizartearentzat, eta jardueretan elkarlana eginez, sektore horretan aurrerakuntza nabarmena egitea lortuko da.

Tren-sektoreko hiru enpresak eta unibertsitate publiko batek dihardute proiektuan, lau bazkideko partzuergoan.

Hauek dira elkarteko organismoak:

  • CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES S.A.
  • CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO S.L.
  • CETEST, S.L.
  • MADRILGO UNIBERTSITATE POLITEKNIKOA
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatu du proiektuaren zati bat, eta EGEF funtsen finantziazioa ere jaso du, INNPACTO 2010 proiektua izaki.