|
CAF taldeak trakzio elektrikoko ekipamenduak diseinatu eta fabrikatzen ditu trenetako material mota guztientzako.
CAFen lerro estrategiko nagusietako bat da enpresako ikerketa- garapen- eta berrikuntza-jardueretara egokituko den eta horiek osatuko dituen teknologia propioa garatzea. Hala, CAFek tresna eraginkor eta fidagarria eskaini nahi du, batetik, trenaren arloko eragileek merkataritza-jardueretarako erabil dezaten, eta, bestetik, erabiltzaileek azken teknologiek eskaintzen dituzten erosotasunez goza dezaten.
Ingeniaritzako sailak gai hauetan espezializatutako taldeak ditu:
- Potentziaren elektronika. Erdieroaleen eta potentzia-elementuen arloko azken teknologietan oinarritutako potentzia-nukleoak diseinatzen dituzte. Osagai eta ekipamenduen eredu matematikoetan oinarritutako simulazio elektriko eta termiko konplexuen bidez, potentzia-ekipamenduak dimentsionatzen dituzte. Ondoren, ekipamendu bakoitzera ondoen egokitzen diren potentzia-osagaiak aukeratu eta zehazten dituzte, eta, hala, azken ekipamenduak aplikazio bakoitzean ezin hobeto erantzungo duela ziurtatzen dute.
- Elektromekanika. Potentzia-nukleoen eta kutxa elektrikoen diseinu elektromekanikoa egiten dute, eta diseinu ezin hobeak lortzen dituzte hainbat ikuspegitatik (pisua, sendotasuna eta mantentzeko erraztasuna). Horretarako, tren-arauetako betebehar zorrotzenak betetzen dituzte.
- Mikroelektronika. Kontrolerako elektronika propioa diseinatzen dute; prestazio, modularitate eta konfiguragarritasun handikoa. Kontrol hori egiteko, trenetako kontrol-elektronikaren arloko arau zorrotzenak betetzen dira (EMCak, bibrazioak, tenperatura…), trenaren ingurunean ondo funtzionatuko duela bermatzeko.
- Automatika eta kontrola. Potentzia-nukleoak kontrolatzeko algoritmo egokienak garatzen dituzte, sistemaren eraginkortasuna maximizatzeko, ekipamenduen kontrol leun, fidagarri eta sendoa egiteko eta ahalik energia-errendimendu handiena bermatzeko.
- Softwarea. Tren bakoitzaren logika kudeatzen duten software-aplikazioak diseinatzen dituzte. Software-diseinurako, software-ingeniaritzako prozesu sendo eta fidagarri bat erabiltzen da, bezeroaren eskakizun zehatzen araberakoa. Software-aplikazio horiek hainbat aplikaziotan probatutako osagai berrerabilgarrien garapenean oinarrituak dira. Hala, kalitate handiko diseinua bermatzen da.
- Baliozkotzea. Aplikazio bakoitzaren diseinua baliozkotzea errazten duten baliozkotze-eremuak lantzen dituzte, bezeroaren eskakizunak betetzen direla bermatzeko eta sistemaren elementu bakoitzaren diseinuaren sendotasuna ziurtatzeko. Baliozkotze-sistema horien bidez, elementu bakoitzaren baliozkotze automatiko bateratua maximizatu, eta elementuen arteko integrazioa eta sistema osoa baliozkotzen dute.
CAFen filial teknologikoak garatutako jarduera, Trainelec S.L. www.trainelec.com
|