• Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
  • Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
Home / Produktuak eta proiektuak / Aldiriko Trenak
Pixel

Aldiriko Trenak

Hiri handien garapen estrategikorako nahitaezkoa
da zirkulazioak eragiten dituen kongestio-arazoak konpontzea. Ibilgailuen zirkulazioa murrizteko, jende asko garraia dezaketen garraio-sistema eraginkorrak behar dira, aldiriko trenak esate baterako. Tren horiek azkarrak, seguruak eta errentagarriak dira eta ingurumena errespetatzen dute.

CIVIA ALDIRIKO TRENA
Cercanías CIVIA ALDIRIKO TRENA
CUAUTITLÁN-BUENAVISTA METRORAKO UNITATE ELEKTRIKOAK (MEXICO)
Cercanías CUAUTITLÁN-BUENAVISTA METRORAKO UNITATE ELEKTRIKOAK (MEXICO)
HONG KONG LAR. AIRPORT (MTCR)
Cercanías HONG KONG LAR. AIRPORT (MTCR)
NORTHERN IRELAND RAILWAYS
Cercanías NORTHERN IRELAND RAILWAYS

Beste proiektuak :


 

Bidaiariak garraiatzeko trenbiderako material birakaria diseinatzea eta fabrikatzea da CAFen espezializazioa, batik bat mugikortasun handiko eremuetarako. Produktu horiek guztiek gure Teknologia Zentroan garatutako aurrerapen teknologikoak dituzte.

RENFEk Espainiako hiri nagusietako aldiriko trenen diseinua eta fabrikazioa eskatu dio CAFi (lan horiek egiteko lehiaketak irabazi ondoren). CIVIA trena da sistema horretako garapenik berriena eta modernoena.

Bezeroari begira diseinatutako produktua da. Kontu handiz zaindu dira informazio- eta komunikazio-sistemak, bai eta trenera sartzeko nahiz trenetik ateratzeko erraztasuna, erosotasuna eta klimatizazioa.

Halaber, CAFek beste garraio-sare batzuk –eskualdeko administrazioei dagozkienak– material berriagoaz hornitzen ditu:

  •   Eusko Trenbideak (ET/FV)
  •   Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya (FGC)
  •   Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE )
  •    Mallorcako SFM

Espainiatik kanpo, CAFek honako herri hauentzat egin ditu aldiriko eta hiri inguruko ibilgailuak:

  •   Finlandia (Finlandiako trenbideak)
  •   Ingalaterra (Heathrow Express)
  •   Portugal (Lisboa)
  •    Txina (Hong Kong Lar Airport).