Jatorritik –XIX. mendearen amaieratik–
CAFek bere produktuak ekoizteko duen malgutasunean eta aldakortasunean oinarritu du bere arrakasta.
Beasaingo lantegian dagoen CAFeko Osagaien Dibisioak trenetarako ekipo eta materialen osagai ugari egiten ditu.
Osagai horiek ez dute CAFek berak egiten dituen ibilgailuentzat soilik balio, mundu osoko tren-administrazio askori eta tren-sektoreko enpresa fabrikatzaile askori elementu aske gisa ere saltzen baitzaizkie.
Osagaien saileko produktu-sorta:
- Trenetarako:
- Zerbitzu-mota guztietarako ardatz muntatuak:
- Tren-makinetarako, metroetarako, autoeragileetarako eta aldirikoetarako ardatz muntatuak.
- Ardatz muntatu gidatuak bidaiari-kotxeetarako
- Mota guztietako bagoiak.
- Abiadura handiko trenetarako
- Gurpil-mota guztiak:
- Balazta-diskodunak
- Tentsio txikikoak
- Elastikoak
- Intsonorizatuak
- Bogie pneumatikoetarako osagarriak
- Ardatz-mota oro:
- Tren-makinetarako, metroetarako, autoeragileetarako eta aldirikoetarako.
- Bidaiarientzako kotxeetarako.
- Salgaientzako kotxeetarako
- Abiadura handiko eta trenbide-zabalera aldakorreko trenetarako
- Ardatz hutsak
- Gainazaleko tratamenduekin
- Trenetarako ez direnak:
- Garabietarako gurpilak
- Ardatzak
- Eraztunak, bridak eta diskoak.
- Koroak
- Barra forjatuak
- Beste produktu batzuk Otros productos:
- Bandajeak
- Krokagailuak
- Erreduktoreak
- Balazta-blokeak
Teknologia aurreratua
Gure industri ahalmen guztia bezeroaren zerbitzuan dago eta etengabe hobetzen ditugu instalazioak eta produkzio-prozesuak. Teknologiarik aurreratuena eta, produktuaren arabera, produkzio-lerro bakoitzerako tresnarik egokienak erabiltzen ditugu.
Informazio-teknologia funtsezko tresna da gure antolakuntzan eta enpresaren jarduera-lerro guztietan aplikatzen da.
CAFeko ekoizpen-instalazioak etengabe ari dira berritzen, eta horietan fabrikazio-teknika aurreratuenak erabiltzen dira:
- Altzairua hutsean gasgabetzea
- Forjaketa-proiektuetan CAD aplikatzea
- Tratamendu termikoen kontrol konputerizatua
- CNC makinak
CAFen Ekoizpena Kontrolatzeko Sistema eskaerapean fabrikatzeko diseinatuta dago; horretan, hainbat produktu egiteko prozesuak aldi berean planifikatzen eta kontrolatzen dira, diseinatzeko urratsetik hasita amaieran akabera eman arte.
Osagai-kopuru handi horri erantzuna emateko CAFen bertan tailer propioak ditugu; honako hauek:
- Hutsean gasgabetzeko altzairugintza eta zaliko labearen instalazioa
- Gurpilen forjaketa eta laminazioa
- Gurpilen tratamendu termikoak
- Ardatzen forjaketa
- Bandajeen forjaketa eta tramendua
- Ardatzen tratamendu termikoak
- Gurpilen eta ardatzen mekanizatua
- Erreduktoreen, krokagailuen eta balazta-blokeen muntaketa
- Ardatz muntatuen eta koipe-kaxen bat egitea
- Mekanizazio-zentro malguak
- Mekanizazio orokorra
- Orekatze estatikoa eta dinamikoa