| 300.000 ardatz muntatu baino gehiaho fabrikatu
ditugu, eta horrek honako hauek fabrikatzen dugun esperientzia
zabala bermatzen dute:
- Tren-zerbitzu mota guztietarako ardatz muntatuak, Abiadura Handikoak barne.
- Tren-makinetarako, autoeragileetarako, metropoli-zerbitzuetarako eta aldirikoetarako ardatz muntatuak.
- Bidaiari-kotxeetarako, posta-furgoietarako eta mota guztietako bagoietarako ardatz muntatu gidatuak.
- Zabalera aldakorreko ardatz muntatuak . Zabalera aldakorreko ardatz berria diseinatu eta patentatu du CAFek. 250 km/h-ko abiadura hartzeko dago diseinatuta ardatz hori eta abiadura handiko trenbideetara (UIC zabalerakoak, nazioartekoak, alegia) nahiz ohiko trenbideetara (RENFEren zabalerakoak) automatikoki egokitzeko aukera ematen du.
Gainera, CAFek 500.000 ardatz-gorputzen hornikuntza egin du, betiere ibilgailu-mota guztien beharrei egokituz: ardatz hutsak edo gainazaleko tratamendu bereziak dituzten ardatzak. |
|