• Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
  • Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
Home / Produktuak eta proiektuak / Ekipamenduak / BRAVA, Errodura Lerragarri Sistema Unibertsala
Pixel

Ekipamenduak



 
BRAVA, Errodadura Lerragarri Sistema Unibertsala

CAFek garatu duen Errodadura-Sistema Lerragarri Unibertsalak, BRAVAk (Zabalera Aldakorreko Errodaduradun Bogie Autopropultsatua), ibilgailuei trenbidearen edozein zabaleratara egokitzeko aukera ematen die, ibilgailua martxan dagoela eta 3 segundotan baino ez.

CAFek garatu duen errodadura-sistema berri hori edozein tren-motari aplika dakioke, trenaren jatorria eta teknologia edozein delarik ere.

Bogie zaharrak BRAVA sistemarekin ordeztu baino ez da egin behar, gaur egun trenbideetan dabiltzan trenak errodadura lerragarriko tren bihur daitezen eta 275 km/h-ko abiaduraz ere ibil daitezen.

BRAVA sistemak ongi gainditu ditu UIC (AVE) zabalerako trenbideetan –Kordoba eta Sevilla arteko ibilbidean–, 250 km/h-ko abiaduran, egindako saioak. 275 km/h-ko abiadura ere lortu du, La Sagra eta Ciudad Real bitartean.

Nola funtzionatzen du BRAVA sistemak?

BRAVA Sistema Unibertsala biratzen ez duen ardatz baten gainean, aurrez zehaztutako moduan, alboetara lerra daitezkeen bi gurpil-multzotan oinarritzen da.

Ibilgailua higitzen ari denean, gurpilak alboetara ez mugitzeko segurtasun-mekanismo bikoitza du. Mekanismo hori zabalera aldatzen den geltokietan automatikoki baino ezin desaktiba daiteke.

Gurpilen arteko tartea blokeatzeko/desblokeatzeko mekanismo baten bidez baino ezin lor daiteke; mekanismo horri zabalera aldatzeko prozesuan automatikoki eragiten zaio.

Zergatik BRAVA?

BRAVA Sistema Unibertsalak abantaila ugari ematen ditu honako ezaugarri hauek dituelako:

  • Segurua eta ardura handiko beste osagai batzuekin pareka daitekeena: sistema aurreratu hau garatzeko, CAFen kalkuluak, simulazioak eta saiakuntzak egiteko teknikarik berrienak erabili ditugu.
  • Trenei dagozkien estandar zorrotzenen arabera, fidagarria eta erabilgarria da: sistema hau egitean, diseinu-prozesu osoan segurtasun-kudeaketa integratzeko, Europako EN 50126 eta Ameriketako MIL-STD-882C arauetan aipatzen diren gomendioak izan ditugu kontuan.
  • Trakzio kontzentratuko zein trakzio banatuko sistemetan, diesel edo elektrikoetan, atoian eramaten den material-mota orotan berdin-berdin erabil daiteke.
  • Erabiltzen diren ibilgailu eta teknologia desberdinekin bateragarria: Hiri artekoak, Eskualdekoak, tren pendularrak, bidaiarien kotxeak...
  • Deskargatzeko


    Sistema SIBI
    Infografia BRAVA

    Bideoa Ikusi
    (WMV. 2MB)

    Sistema BRAVA
    ERRODADURA-SISTEMA LERRAGARRI UNIBERTSALAk

    Bideoa Ikusi
    (WMV. 2,56MB)