• Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
  • Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
Home / Produktuak eta proiektuak / Ekipamenduak /COSMOS Sistema
Pixel

Ekipamenduak



 
COSMOS Sistema
IEC 61375-1 estandarra, TCN ( Train Communication Network) ere deitua, IEC-k (Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoa), UIC-rekin batera, egindako araua da.

Hasieratik, TCNko garapenerako nazioarteko taldeko kide aktibo izan da CAF; eta, gainera, ezaugarri horiek dituen sistema garatzen duen Espainiako lehen enpresa eta bakarra da.

CAFek sistema hau aplikatu du RENFEko aldirietako CIVIA tren berrietan.

Zer egiten du TCNak?

TCN estandarraren helburua trenaren arloan neurrira diseinatutako komunikazio-sarea garatzea da, eta elkarren arteko eraginkortasuna bi mailatan bermatu nahi du:

  • Alde batetik, trenean instalatutako ekipoei dagokienez, TCNak ibilgailuaren buserako komunikazio-protokoloa zehazten du. Protokolo horrek trenaren informazio guztia erraz eta uniformeki eskuratzeko aukera ematen du, eta kontrol-sistemako ekipo berriak eta funtzionaltasunak ezarri bezain laster erabiltzeko aukera ematen du.
  • Trenean instalatutako ekipo elektroniko guztiak sare estandar bakar batean funtzionatzen dute, eta informazioaren transmisioa sinplifikatu egiten dute. Hots, ekipo guztiek hizkuntza bakarrean ‘dihardute'.
  • Sare bakar horri esker, informazio-trukean eta trenaren funtzionamenduan funtzionaltasun eta teknologia berriak –hala nola, GSP, GSM eta Internet– erabiltzeko malgutasuna eta aukera dago.
  • Eta, gainera, TCN erabiliz gero, langile gaituen trebakuntza eta trena doitzea eta mantentzea nabarmen sinpletzen da.
Bestalde, trenari dagokionez, TCN komunikazio-estandarrak ibilgailuaren busari bi unitate edo gehiago automatikoki akoplatzeko aukera ematen du. Kanpoko laguntzarik gabe, sistema berriz antolatzen da, ibilgailuaren ekipoak edo sareari akoplatutako unitatea sartuz.