• Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
  • Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
Home / Produktuak eta proiektuak / Ekipamenduak / Baskulazio Integraleko Sistema Adimenduna(SIBI)
Pixel

Ekipamenduak



 
Baskulazio Integraleko Sistema Adimenduna (SIBI)

CAFek garatu duen Baskulazio Integraleko Sistema Adimenduna (SIBI) une egokian eragiten duen munduko lehen baskulazio-sistema da. Trena bihurguneetan doanean bidaiariek jasaten duten indar zentrifugoaren eragina murrizten du sistema honek. Hau da:

  • Bidaien iraupena murrizten du (Santiago-Coruña arteko ibilbidean % 26 murrizten da).
  • Bidaiarien konforta hobetzen du
  • Ibilbidearen ezaugarriak aurrez ezagutzen ditu eta bihurguneak detektatzean gertatzen diren atzerapenak eta horiek sortzen dituzten eragozpenak galarazten ditu
  • Distortsiorik gabe ibiltzen da beti, edozein egoeratan, trenbidearen kalitate-maila edozein delarik ere
SIBIren abantailak

CAFek garatutako Baskulazio Integraleko Sistema Adimendunak abantaila ugari eskaintzen ditu:
  • Unerik egokienean eragiten du, une bakoitzean trenak duen posizio zehatza detektatzen duelako eta trenbidearen ezaugarriak ezagutzen dituelako (bihurguneak, etab.)
  • Galiboa ahalik eta gehien aprobetxatzen du
  • Trenaren kaxak makurdura optimoa lortzen du, 8 graduko baskulazioa ere lor baitezake, trenbidearen geometriaren eta zirkulazioaren gainerako baldintzen arabera
  • Lekurik txikiena betetzen du eta arina da
  • Garbia eta isila da, eta ingurumena hobetzen laguntzen du
  • Tren elektrikoetan eta dieseletan funtzionatzen du; eta, horregatik, SIBI sistema erabilera anitzekoa da
  • Trenbidean mantentze-lanak egiteko beharra murrizten du
Nola funtzionatzen du SIBI sistemak?

Ibilgailuak bihurguneak azkarrago egiteko aukera ematen du SIBIk, bihurguneei aurre hartzen dielako, ibilgailuaren kaxa trenbidearekiko inklinatu egiten baita

  • SDP: trenaren posizioa detektatzen duen ekipoa.
  • UCB: baskulazioa kontrolatzeko unitatea.
  • Sentsoreak: angelu erlatiboa eta beste hainbat parametro neurtzen dituzte.
  • Eragileak: kaxa/bogie arteko biraketa erlatiboa eragiten dute.
  • Trabes baskulatzailea: xasisari giltzatuta dago.
  • Deskargatzeko


    Sistema SIBI
    Baskulazio Integraleko Sistema Adimenduna, (SIBI)

    Bideoa Ikusi
    (WMV. 845KB)