Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Produktuak eta proiektuak / Project finance
Pixel

Project finance


Gero eta gehiago eskatzen dira erabateko konponbideak eta ‘giltza eskura'; izan ere, tren-proiektu handiak geroz eta konplexuagoak dira.

CAFek proiektu-mota horietan aitzindari izateko eta parte hartzeko gaitasuna du, hainbat faktore kontuan izanik:

  • Bai Espainian, bai mundu osoan izan ditzakeen bezeroekin harreman handia du.
  • Tren-industriarekin zerikusia duten sektoreetako enpresekin lankidetza-harreman sendoak ditu aspalditik; esate baterako, obra zibileko eta elektrizitate-sektoreko enpresekin, eta erakunde finantzarioekin eta herri-erakundeekin.
Hori dela eta, CAFek proiektu osoak giltza eskura hitzartzeko esperientzia, kontaktuak eta gaitasuna baditu.

Llave en mano

Mexikoko hiripeko trena

Aipatutako planteamenduaren adibide gisa, eragiketa hau garatzen du CAFek: Mexikoko metropoli-eremuko hiripeko trena.

Proiektuaren oinarrizko parametroak:

  • 30 urteko emakida.
  • 26 km-ko bidea, 79 km-raino luza daitekeena.
  • 7 geltoki:
    • 2 terminal.
    • Tarteko 5 geltoki.
  • Bidaiariak:
    • 400.000 bidaiari/egun
    • 120 milioi bidaiari/urte
  • 4 bagoiko 20 tren.
  • 6 minutuko tartea puntako orduetan.
  • Emakidadun inbertsioa: 385 milioi euro.