Ibilgailu-mota:
Tren Class 2900 DMU para IARNRÓD ÉIREANN (IRISH RAIL)
Lau bagoik osatzen dute tren-unitate diesel hau. Bagoi guztiak higiarazleak dira eta bagoi bakoitzak bogie higiarazlea eta atoia ditu.
Aldiriko eta eskualdeko zerbitzuak egiteko erabiltzen da batez ere unitate hau.
2900 motako bi unitate (8 bagoi) eta aurreko serietako unitate bana (bi bagoi) akopla daitezke, eta horrela 10 bagoiko trena lortzen da.
Gidariaren lanpostua alboan dago. Kabina ergonomikoa du eta horretara sartzeko atea albo batean dago.
Bogieak:
Kotxe bakoitzeko bi bogie daude. Horietako bat higiarazlea da.
Bogie higiarazleak eta atoiak truka daitezke, muntatuta dauden ardatzetan izan ezik.
Azal tenplatua duten pieza bakarreko gurpilak eta errodamenduak dituzten koipe-kaxak.
Helize-formako malguki bidezko esekidura primarioa; esekidura sekundarioa pneumatikoa da.
Bogie higiarazle bakoitzak bi erreduktore ditu; Cardan ardatzek eragiten dituzte horiek.