Ibilgailu-mota:
Tren-unitate elektriko autopropultsatua, bi tentsiokoa eta errodadura lerragarrikoa, 250 km/h abiadurakoa. RENFE trenbidetik UIC trenbidera igarotzea (eta alderantziz), gelditu gabe.
4 kotxeko unitatea (MCT-MIT-MIP-MCP); 8 kotxekoa izan daiteke, tarteko 2 kotxe gehituta.
Kaxan kokatutako bi motor elektriko ditu kotxe higiarazle bakoitzeko, IGBT sistemaz kontrolatuta. Bogie bakoitzeko ardatzetako bati eragiten diote, Cardan ardatz baten bidez. Balazta elektriko birsortzailea du. Horren osagarri gisa, eragite pneumatikoko disko-balaztak ditu, blokeoaren kontrako sistemaz hornituta.
Trakzio-alderanzgailu bat dauka kotxe bakoitzeko, eta kotxe bakoitzaren bi motorrei eragiten die horrek. Hiru bihurgailu osagarri ditu tren bakoitzeko. Hiru horietatik bi izaten dira martxan, eta, horietakoren bat hondatuz gero, hirugarrena abiarazten da.
Barruko elementuen banaketa modernoa eta funtzionala da: bi komun estandar MCT, MIT eta MCB kotxeetan, eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako komuna MIP kotxean. Bira daitezkeen eserlekuak ditu, trenaren norabidearen arabera aldatu ahal izateko.
Ateak kotxeen erdian daude, eta bi konpartimentu dituzte erdiko plataformen eskuinetara eta ezkerretara.
Bogieak:
Zabalera aldakorreko ardatzak, ardatz higiarazle bat eta atoi bat bogie bakoitzeko. Karbono-eduki txikia eta azal tenplatuduneko janta duten aleatu gabeko altzairuzko pieza bakarreko gurpilak. Zabalera aldakorreko ardatzaren errodamenduen tenperatura eta azelerazioa kontrolatzeko sistema. Helize-formako malguki bidezko esekidura primarioa, eta esekidura sekundario pneumatikoa.
Altzairu soldatuzko xasisa.
Zama-langet baten gainen dago kaxa. Bien arteko lotura zurruna da eta langetaren azpian esekidura sekundarioa jartzen da. Esfortzu horizontalak arraste-piboten bidez transmititzen dira.
Zerbitzu-balazta eta larrialdietakoa sekzioka fabrikatutako altzairuzko diskoen bidez gauzatzen dira. Disko horiek ardatzarekin lotuta daude torlojuen bidez. Esku-balaztak malguki metatzaileen bidez funtzionatzen du. Malguki horiek zilindro batean daude kokatuta, ardatz bakoitzean.