• Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
  • Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
Home / Produktuak eta proiektuak / Eskualde-trenak
Pixel

Eskualde-trenak

Distantzia Ertaineko Zerbitzurako Trenak
Funtsezko bi faktoreren arabera funtzionatzen du Distantzia Ertaineko Zerbitzuak: batez besteko distantziak, eta bidaia-denbora lehiakorrak. Horrenbestez, Abiadura Handiko zerbitzuen komertzializazioa du erreferentzia-esparru 300 km distantzia maximoetan. Izan ere, ordubetetik beherako batez besteko denboran egiten dira ibilbide horiek –trena 250 km/h abiaduran dabilela–.

Distantzia Ertaineko Zerbitzuaren helburua hau da: garraio publikoko benetako alternatiba bihurtzea, eraginkorra eta erakargarria, distantzia ertainetako mugikortasun-arazoak konpontzeko. Horretarako, bezeroen premietara egokitutako produktuak diseinatu behar dira, goi-kalitatekoak.

Distantzia Ertaineko premiak egoki asetzeko produktu-aukera zabala du CAFek.