Eskualde-trenak
Kotxeak
Enpresako ohiko produktuen beste sorta bat da. CAFek eskarmentu handia du bidaiarientzako bagoiak egiten.
Hirien arteko trenetarako eta distantzia luzeko trenetarako egin dira, 200 km/h-ra bitarteko abiaduretarako eta trenbide-zabalera desberdinetarako.
Mota askotako bagoiak egin ditugu. Ohe-bagoiak, ohatze-bagoiak, areto-bagoiak, departamentu-bagoiak, jatetxe-bagoiak, kafetegi-bagoiak eta posta-bagoiak egin ditugu.
Akaberak ondo pentsatuta daude, ahalik eta erosotasun eta funtzionaltasunik handiena lortzeko, betiere bagoiek izango duten funtzioa kontuan hartuta.
Diseinu modernoa dute, modaren azken joerei jarraituz eginak. Iraunkortasunaren eta suaren aurkako ezaugarrien arabera aukeratzen dira materialak.
Horretaz gain, ezaugarri akustiko egokiak izan behar dituzte eta mantentze-lanak nahiz estetikarekin zerikusia dutenek erraz egiteko modukoak izan behar dute.
CAFen produktuak Europan barrena dabiltza etab bezeroak oso pozik daude.
Distantzia luzeetarako eta Intercity-etarako honako ezaugarri hauek dituzten bagoi-sorta zabala dugu CAFen:
|