CAFen GURE BEZEROEI EDOZEIN PROIEKTU-MOTAREN finantziazio egokia konfiguratzen laguntzeko sistemak eta aditu-taldeak ditugu.
Gure adituek bezero eta proiektu bakoitzari egokitzen zaion finantza-eredua zehazteko bideragarritasun-azterketak egiten dituzte.
CAFek egitura finantzarioak muntatzen esperientzia du; hala nola:
- Esportazio-kredituak, honako hauen bidez:
- ELGE eskemako kredituak
- Merkataritza-kredituak
Garapen Lankidetzarako finantziazioak, honako hauen bidez:
- Alde biko kredituak
- Alde askotariko instituzio-kredituak
- Garapen Bankua
- Berariazko Fondoak
Alokairu-finantzarioko hainbat formula, hala nola:
- leasing-a
- Cross Border Leasing
- Operating Leasing
Finantziazio egituratuak:
- Project Finance
- B.O.T.
- B.L.T. (‘Eraiki, leasing-a, Transferitu')
- Beste zenbait
Bezeroaren beharretara moldatzeko gaitasuna nabarmendu egiten da eragiketa-alokairuen operazioetan. Bezeroen liburuetan, operazio horiek ez ziren kontabilizatzen zorpetze edo pasibo gisa.
Operazioaren eskema hau izan zen:

Eragiketa-alokairuak honela egituratzen dira:
- 2003: Bartzelonako Metrorako 5000 serieko 39 tren erosteko finantzazioa, 214,5 milioi eurotan.
- 2005: Bartzelonako Metrorako 10 tren erosteko finantzazioa, 75 milioi eurotan.
- 2006: Madrileko Metrorako 3000 serieko 90 tren erosteko finantzazioa, 554 milioi eurotan.
Operadorearengandik hurbil izatea, finantza-merkatua ezagutzea, eta esperientzia eta sinesgarritasuna izan ziren operazioa arrakastaz egiteko funtsezko alderdiak.
|