Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Produktuak eta proiektuak / Beste zerbitzuak / Bermea
Pixel

Beste zerbitzuak

Bermea

CAFek ERAIKITAKO IBILGAILU GUZTIEK horien araberako eta bezero bakoitzaren beharren araberako berme-epea dute.

CAF bezeroaren beharrei egokitzen zaie, bezeroak behar duen lekuan artatzeko.

CAFek bezeroari gehien komeni zaion instalazioetan eskaintzen dio laguntza teknikoa, tren-parke bakoitzaren erabilgarritasun-ratiorik handiena lortzeko.

Horregatik, 30 laguntza-zentro baino gehiago ditugu Espainian eta atzerrian; besteak beste, honako hauek aipatuko ditugu:

  • Budapest (Hungaria)
  • Mexiko Hiria (Mexiko)
  • Monterrey (Mexiko)
  • Buenos Aires (Argentina)
  • Amsterdam (Herbehereak)
  • Londres (Ingalaterra)
  • Hong Kong (Txina)
  • Río de Janeiro (Brasil)
  • São Paulo (Brasil)
  • Roma (Italia)

Berme-eperako eta salmenta ondoko ekintzetarako, jarduera-gune bakoitza horri dagokion lekuarekin zuzenean komunikatzen duen sare informatiko propioa du, eta horrek informazioa unean bidaltzeko eta jasotzeko aukera ematen du.

Sare informatiko hori CAFeko lantegi bakoitzeko Sail Teknikoarekin zuzenean lotuta dago. Etengabeko komunikazio horrek produktu, ordezko elementu eta erabiltzen diren material guztien dokumentuak, datuak eta zehaztapen teknikoak berehala eta eraginkortasunez eskuratzeko aukera ematen du.

CAFek ibilgailuak martxan jartzean sor daitezkeen zailtasunak konpontzen laguntzen die bere bezeroei, eta produktuaren ezaugarriak hobetu egiten ditu, horretarako behar diren hobekuntzak ipiniz.

Berme-zerbitzua eman eta azken doikuntzak egiteaz gain, gure bezeroen langileak eta teknikariak trebatu egiten ditugu, honako ikastaro hauek ematen baititugu:

  • Gidariak trebatzeko ikastaroak.
  • Mantentze-lanak egiteko teknikariak gaitzeko ikastaroak.