| CAFen ibilgailuen mantentze-lan integralak egiten
ditugu, bai gure lantegietan bertan, bai
eta bezero bakoitzak mantentze-lanak egiten dituen zentroetan
ere.
Mantentze-lan horiek honako jarduera hauek hartzen ditu kontuan:
- Ikuskapen programatuak eta programatu gabeak
- Konponketak
- Aldaketak eta hobekuntzak egitea
- Materialak kudeatzea Gestión de materiales
- Ustiatzen laguntzea
- Langileen prestakuntza
- Aholkularitza teknologikoa
- Informazioa ordenagailu bidez kontrolatzea
Gure helburu nagusietako bat erabiltzaileen gogobetetzea hobetzea da, horrela, gure bezeroen emaitzak hobetzen baititugu.
Helburuak eta printzipioak
Hori dela eta, hainbat alderdi hobetzea lortzeko egiten dugu lan:
- Ibilgailuen segurtasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna
- Bidaiarientzako informazioa, konforta eta erosotasuna
Mantentze-lan guztiak honako printzipio hauei jarraiki egiten ditugu:
- Sare informatiko indartsu baten bidez informazioa denbora errealean eskuratzeko aukera izatea.
- Egoera irregularretan berehala esku hartzeko sistema malgua izatea.
- Mantentze-lanen plana etengabe eguneratzea.
- Proiektu eta Diseinu Ingeniaritza sailarekin etengabeko harremana izatea.I
Produktu-mota guztientzat
CAF ibilgailu ugariren mantentze-lanak egiten ari da, besteak beste:
- Aldiriko Unitate Elektrikoak
- Diesel trenak
- Metroak
- Tren-makinak
- Eskualdeko trenak
- Intercityak
CAFek hainbat mantentze-lan egiten ditu gaur egun; honako hauek, besteak beste:
- RENFEko Aldiriko unitateak.
- Madrilgo Metrorako trenak.
- Bartzelonako Metrorako trenak.
- RENFEko Eskualdeko diesel-trenak.
- Mexikoko Metroko trenak.
- Mexikoko unitate elektriko giltzatuak.
- Brasilgo Rio de Janeiroko Aldiriko unitateak.
- Hong Kongeko aireportuko trenak.
|
 |
|