CAFen historian, halaber, ohikoa izan da ibilgailuak berritzea, birgaitzea eta eraldatzea.
CAFen zaharkitutako ibilgailuen bizitza erabilgarria luzatu egiten dugu, bai horien ekipoak eguneratuz, bai eta diseinu berrietan oinarrituz ere. Zaharkitutako objektuak teknologia berriagoa duten beste hainbatekin ordezten ditugu, edo kanpoko diseinu berria ematen diegu; horrela, trenak eguneratzen ditugula bermatzen dugu.
Tren-ibilgailu mota guztietako barne-diseinuak egiteko eta fabrikatzeko zerbitzuak ditugu. CAFek ibilgailuak eraldatzeko proiektuak egiten ditu; horretarako, trenak berriz diseinatzen ditu, ordura arteko jarduera baztertu eta beste modu batera erabil daitezen egokitzeko.
Honako hauek dira egindako berrikuntza- eta birgaitze-proiekturik garrantzitsuenak:
3 kV-eko unitate elektrikoak RENFErentzat
700 HPko Diesel-trenak FEVErentzat
1.5 kV-eko unitate elektrikoak ET/FVerentzat
Zisterna-bagoiak SALTRArentzat
CSTCrako metro-kotxeak (Mexiko)
METROVIASerako metro-kotxeak (Argentina)
Rio de Janeirorako (Brasil) Aldiriko unitate elektrikoak