CAFek urte asko daramatza tren-sistemen teknologiarik aurreratuenaren aitzindari gisa. Gure Ikerketa eta Garapen Sailak mundu osoko milioika erabiltzaileren segurtasun-beharrak, bai eta ergonomia- eta azkartasun-beharrak ere, konpontzen dituzten aurrerapenak eta sistemak garatu ditu. Horien artean honako hauek dira aipagarriak:
- SIBI Baskulazio Integraleko Sistema Adimendunak trenbidearen egoerarekin bat jarduten du eta bidaiariari konforta ematen dio; halaber, ibilbidearen iraupena murriztu egiten du.
- BRAVA Errodadura Lerragarri Sistema Unibertsalak (Zabalera Aldakorreko Errodaduradun Bogie Autopropultsatua) tren-mota guztiei zabalera desberdineko trenbideetatik erosotasunez ibiltzeko aukera ematen die.
- Cosmos sistema
Gainera, trenen irtenbide-sorta horretan, CAFek mota guztietako elementuak eta sistemak garatzen eta fabrikatzen ditu, hala nola:
- TCN kontrol-sarea
- Bogieak