CAFen historian, halaber, ohikoa izan da ibilgailuak berritzea, birgaitzea eta eraldatzea.
Zaharkitutako ibilgailuen balio-bizitza luzatu egiten dugu, bai horien ekipoak eguneratuz, bai eta diseinu berriak sortuz ere. Ekipo zaharkituak teknologia berriagoko beste batzuen bidez ordezten ditugu, eta kanpo-diseinua ere aldatzen dugu. Hala, trenak eguneratzen dira, eta egungo beharren araberako fidagarritasun- eta eskuragarritasun-mailak lortzen ditugu.