Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Zerbitzuak / LTZ
Pixel

LTZ


CAFek eraikitako ibilgailu guztiek berme-epe malgua dute, ibilgailuen ezaugarrietara eta bezeroen beharretara egokitua, bezeroak behar duen lekuan bertan. Hala, tren-parke bakoitzaren erabilgarritasun eta fidagarritasun handienak lortzen ditu. Horregatik ditu 50 laguntza-zentro baino gehiago Espainian eta atzerrian.

Berme-zerbitzua ematean eta azken doikuntzak egitean, ekipoen funtzionalitateari eta mantentze-lanei buruzko trebakuntza ematen diegu gure bezeroen langileei eta teknikariei.

Bezeroak gustura egotea eta unitateek ondo funtzionatzea oso garrantzitsuak dira enpresarentzat. CAFek esperientziadun profesionalak ditu, zerbitzu horretan espezializatuak, eta nazioartean ezagunak diren ekipo-hornitzaileak.

CAFek ibilgailuak martxan jartzean sor daitezkeen zailtasunak konpontzen laguntzen die bezeroei, eta produktuaren ezaugarriak optimizatzen ditu, horretarako behar diren hobekuntzak ipiniz. Horretarako, Salmenta osteko ingeniaritza-arloa dugu, eta bertako profesional-taldea eginkizun hauetaz arduratzen da:

  • Ibilgailuek berme-epean dituzten arazoak aztertzea eta konpontzea.
  • Etengabeko hobekuntza: lankidetza estua Diseinu- eta ekoizpen-ingeniaritzarekin, produktua etengabe hobetzeko.
  • Funtzionalitatearen edo zerbitzuaren kalitatearen adierazleen ebaluazioa eta hobekuntza.
  • Hobetzeko arloak hautematea.
  • Laguntza eta babesa ematea Mantentze-lanen zerbitzuari, hura hobetzeko.
Berme-epean, salmenta osteko ingeniaritza-zerbitzuak horniduraren barruan daude. Halaber, zerbitzu hori kontratatu egin daiteke berme-epea amaitzean.
Pixel