Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Servicios / Zerbitzu industrialak
Pixel

Zerbitzu industrialak


CAFen Kanpo Zerbitzuen Departamentuak trenbideko ibilgailuetan esku-hartze zuzentzaile nahiz prebentibo handiak egiten espezializatuta dagoen arlo bat du.

Egun, lantegi espezializatu hauek ditugu:

  • Diesel motorizazioa
  • Edozein motatako bogie eta kaxa osoak (abiadura handiko bogieak eta CAFek garatutakoak barne: baskulagarria eta errodadura lerragarriko BRAVA)
  • Halaber, trenbideko ibilgailuen berrikusketa osoak egiteko gaitasuna eta esperientzia duten lantegiak ditugu (Berrikuspenetatik hasi eta bizitza erdiko esku-hartzeetara). Ibilgailuetako esku-hartzeak gure lantegian bertan egiten ditugu (harrera, desmuntatzea, muntatzea eta probak); behar espezifikoak dituzten ekipoak, berriz, lantegi espezializatuetara bidaltzen ditugu.


Arlo horrek emandako zerbitzuak hauek barne hartzen ditu, esku-hartzen duen edozein ekipotan:

  • Lan-taldeak trebatzeko ikastaro praktikoak.
  • Esku-hartze horiek bezeroaren instalazioetan egiteko gaitasuna duten lantegi integralak "giltza eskura" sistemaren arabera ematea, eta hango taldea teknikoki prestatzea.
Pixel