AKZIODUNEN SAILA
  • JM Iturrioz kalea, 26
    20200 Beasain - Gipuzkoa
    Espainia
  • +34 943 18 92 62
  • +34 943 18 92 26
  • Helbide elektronikoa: accionistas@caf.net
CAF munduan

Salaketa kanala eta barne-ikerketen prozedura

Azken aldaketa: 2020/10/05

Salaketa kanala eta barne-ikerketen prozedura PDF formatua(105KB)

CAF taldeak Salaketa-bide Orokor bat du, Auditoria Batzordeak gainbegiratua, eta aukera ematen die uneoro langileei eta taldearekin zerikusia duten beste pertsona batzuei, hala nola, kontseilariei, akziodunei, hornitzaileei, kontratistei edo azpikontratistei, garrantzi handiko irregulartasunak jakinarazteko, finantza eta kontabilitate irregulartasunak barne, edo konpainiarekin zerikusia duten beste edozein motatakoak, taldeko edozein sozietateren barruan antzematen badituzte.

Jasotako salaketen konfidentzialtasuna bermatuko da une oro, eta era anonimoan egindako komunikazioak ere onartuko dira, baldin eta salatzaileak gutxieneko zantzu batzuk ematen baditu Betetze-batzordeari salaketa faltsua dela baztertzeko eta ikerketa bat hasi ahal izateko, betiere salatzailearen eta salatuaren eskubideak errespetatuz.

Salaketa-kanal horren funtzionamenduari buruzko arauak eta arau-hausteak edo arau-hausteen susmoak kudeatzeko prozedura etengabe daude eskuragarri web-orri korporatiboan, eta CAF taldeko Gobernu Korporatiboaren Sistemaren balizko ez-betetzeak hartzen ditu oro har, eta, bereziki, (i) CAF Taldearen Jokabide Kodea eta barne-arauen edo legeriaren edozein arau-hauste (ii) Delituen prebentzioaren arloan (iii), Lehia Zuzenbidearen arloan, edo (iv) Merkatu-abusua eta Informazio Pribilegiatuaren arloan.