Lantaldea da gure aktiborik onena. Gure langileen esperientzia, ezagutza eta berrikuntza teknologikorako gaitasuna dira gure sormen-ahalmenaren oinarri nagusia. Horretan oinarritzen da, hain zuzen ere, munduan lehiakor izaten segitzen laguntzen digun balio handienetako bat.
Motibazio handiko talde bat gara, eta helburu komun bat dugu: ondo egindako lana, erantzun bikaina lortzeko eta hari eusteko bitarteko bakar gisa.
Konpromiso horrek bermatzen du proiektu bakoitzari segimendu zorrotza egiten zaiola produktuaren bizi-ziklo guztian.
Hori da nazioarteko talde industrial honen oinarria, mundu guztiko ehunka profesionalen lan eraginkor eta koordinatuarekin.