Kalitate-bermea

Materialen eta hornikuntzen kontrola.

Kalitate goreneko erantzuna

CAFek, fidagarritasun handiko produktuak eskaintzeko konpromisoa duenez, gure produktuek jardunean duten portaeraren segimendua egiten du, gure produkzio-katean etengabe hobetzeko ekintzak egin ahal izateko. Hori dela eta, Kalitatea Bermatzeko Saila dugu, 170 profesional baino gehiago dituena.

Tren-makina produkzio katean

produkzioa optimizatzea eta bezeroari egokitzea

CAFen lantegi guztiek merkatuko teknologia modernoena dute, eta produkzioa optimizatzeko teknika aurreratuenak erabiltzen dituzte, ISO 9001:2015 Arauaren eta ISO/TS 22163:2017en estandarrei jarraituz —haien arabera ziurtatuta dago konpainia—, eta produktu eta zerbitzu bakoitzaren erreferentzia espezifikoagoen arabera (ISO3834, EN15085, AAR M-1003, DIN6701, etab.).

Geure lan-estiloaren parte da proiektuak eta fabrikazioak bezero bakoitzaren eskakizunetara egokitzea.

CAFen trenak muntatzeko nabea

instalazio eta laborategi propioak

Bezeroak eta azken erabiltzaileak gure produktuekin beti gustura egon daitezen, geure instalazioak eta laborategiak ditugu, eta, haietan, hainbat motatako proba eta saiakuntza estatiko nahiz dinamikoak egiten dira:

  • Altzairuzko elementuen eta beren aleazioen analisi kimikoa
  • US, X izpi eta PM bidezko saiakuntza ez-suntsitzaileak
  • Askotariko saiakuntza mekanikoak
  • Gurpilak eta ardatzak US eta PM bidez kontrolatzea
  • Eraikuntza-ezaugarriak eta ezaugarri funtzionalak egiaztatzeko instalazioak
  • Egiaztapen-elementuen dimentsio- eta kalibrazio-alderdiak kontrolatzeko metrologia-aretoa
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.