CAFen, hasiera-hasieratik, moldakorrak, malguak eta arlo guztietan gure bezeroaren beharretara egokitzeko gai izatea dugu ezaugarri
Pertsonen bizitza hobetzen duten garraio jasangarriko soluzioak garatzen ditugu.
Planeta jasangarriagoa lortzeko trantsiziorako funtsezkoak diren garraio-soluzioetan mundu mailako erreferentea gara. Konpromiso handiko giza taldeari esker, trenen eta autobusen mugikortasun arloetan alternatiba berritzaileak eskaintzen ditugu.
Mugikortasun jasangarrian liderra izatea, bikaintasunaren kulturarekin konprometitua egotea eta fidagarria izatea eta bezeroen asebetetze maila gorena lortzea. Aldi berean, gizartearen aurrerapena lortzeko laguntzea.
Garraio-sistema jasangarriak sortzea da CAFen helburu nagusietako bat. Konpainiak soluzio teknologiko berriak ematen ditu, garraiobide eraginkorragoak eta ingurunea zaintzen dutenak eskaintzeko.
Informazio gehiagoCAFek tren-soluzio global eta osoak ditu. Trenak hornitzeaz gain, kasu batzuetan bideragarritasun, obra zibil, elektrifikazio-lan, seinaleztapen, mantentze-lan eta sistema-operazioaren azterketak egiten ditu.
Kontzesio edo "giltza eskura" ereduko proiektu integral horiei esker, soluzio bakar, global eta puntuala ematen zaio bezeroari, eta bermatzen da sistema guztiak integratuta daudela eta bateragarriak direla.
Gure produktuak bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen dira, eta segurtasuna, erosotasuna eta gogobetetzea dakarzkie mundu guztiko milioika erabiltzaileri.
Informazio gehiagoCAFek mugikortasuneko sistema integralak diseinatzen, fabrikatzen eta ezartzen ditu. Honako hauek biltzen ditu bere produktu eta zerbitzuen gamak:
CAFek bere bezeroekiko duen epe luzeko konpromisoa da tren-flotaren bizi-zikloko kostua murriztea helburu duen zerbitzu-zorro zabal bat eskaintzea: