Ingurumen-konpromisoa

Ingurumena, gure balio handia

Ingurumena da CAFen enpresa-estrategiaren giltzarrietako bat. Konpromiso irmoa du mundu jasangarri bat lortzen laguntzeko, eta, hortaz, hura garatzen lagundu eta ingurua errespetatzen duten garraiobide eraginkorragoak eskaintzeko irtenbide berriak eman nahi ditu.

Trena zelai hori bat zeharkatzen

Energia Eraginkortasuneko Programa Estrategikoa

Energia berriztagarriak bultzatzea eta energia-kontsumoa aurreztea

informazio gehiago
Eguzki-panelak eraikin baten teilatuan

Energia garbiekin ekipatutako instalazioak

Fabriketan eta instalazioetan energia berriztagarriak sustatzea

informazio gehiago
Trenen lantegia

Energia-baliabideak eraginkortasunez erabiltzea

Eta mugikortasun jasangarriko soluzio berriak bilatzea

informazio gehiago
Tranbia elur gainean

Jasangarritasuna eta eraginkortasuna

ISO 14.001 ingurumen-ziurtagiria

informazio gehiago
 
cerrar
Energia Eraginkortasuneko Programa Estrategikoa
Energia berriztagarriak bultzatzea eta energia-kontsumoa aurreztea
Trena zelai hori bat zeharkatzen

"Energia Eraginkortasuneko Programa Estrategikoa"ren barruan, helburu nagusi hauek ezarri ditu konpainiak: energia berriztagarriak bultzatzea, bere jarduerak eragindako energia-kontsumoa aurreztea, eta ingurumen-politikak sustatzea konpainian bertan eta lan egiten duen eta lankidetzan diharduen trenbide-sare guztietan.

cerrar
Energia garbiekin ekipatutako instalazioak
Fabriketan eta instalazioetan energia berriztagarriak sustatzea
Eguzki-panelak eraikin baten teilatuan

CAFeko instalazioen funtzionamenduan, baliabide naturalak eta energia berriztagarrien onurak ahal den ongien baliatzeko sistemak erabiltzen dira; hau da, teknologia garbia eta ekologikoa erabiltzen da.

Lantegi eta instalazioetan gero eta energia berriztagarri gehiago erabiltzea du epe laburreko helburu konpainiak. Horretarako, espazioa eta dauden baliabideak errentagarri bihurtzeko aukera duten azalera berrien bila dabil.

cerrar
Energia-baliabideak eraginkortasunez erabiltzea
Mugikortasun jasangarriko soluzio berriak bilatzea
Trenen lantegia

Elektrizitatea sortzeko eguzki-panelak erabiltzeaz gain, CAFek neurriak hartzen ditu produzitzen den bitartean bere instalazioetan energia gutxiago erabiltzeko. Helburuak egokien erdiesteko, konpainiaren energia-eraginkortasuneko politikaren emaitzak aztertzen ditu aldian aldiko ebaluazioen bitartez.

Halaber, CAFek trenbidearen alorreko erakunde eta administrazioekin batera elkarlanean dihardu, erkidego bakoitzean ingurumen-hobekuntzak eta mugikortasun-irtenbide jasangarriak ekarriko dituzten garraio-proiektuak garatzen.

cerrar
Jasangarritasun eta eraginkortasun ziurtatuak
ISO 14.001 ingurumen-ziurtagiria
Tranbia elur gainean

CAF enpresak badaki bere industria-jarduera arriskutsua izan daitekeela pertsonen osasunerako, eta eragina duela, baita ere, ingurumenean. Ingurumen-politikak eta lan-arriskuak prebenitzekoak erakundearen helburuetan txertatzen ditu ingurumenaren babesa eta langileen laneko segurtasuna.

Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezarri da, ISO 14.001:2015 arauari jarraikiz. Enpresaren ingurumen-politikan zehaztutako helburuak betetzen direla bermatzen du sistema horrek.

Hartutako neurrien betetze-maila eta eraginkortasuna aldizka kontrolatzen duen ISO 14.001 ziurtagiria eskuratu zen 2001ean. Horri esker, erakundeak ezarritako helburuen lorpena bermatzen da.

Ingurumena babesteko CAFek martxan jarri dituen neurriek ingurumena kaltetzen duten alderdiak —hala nola atmosferara egindako emisioak, hondakinak eta energia-kontsumoa— kontrolatzea eta murriztea dute helburu, baliabide naturalak zaintzeko.