Ingurumen-konpromisoa

Ingurumena, gure balio handia

Ingurumena da CAFen enpresa-estrategiaren giltzarrietako bat. Konpromiso irmoa du mundu jasangarri bat lortzen laguntzeko, eta, hortaz, hura garatzen lagundu eta ingurua errespetatzen duten garraiobide eraginkorragoak eskaintzeko irtenbide berriak eman nahi ditu.

Trena zelai hori bat zeharkatzen

Energia Eraginkortasuneko Programa Estrategikoa

Energia berriztagarriak bultzatzea eta energia-kontsumoa aurreztea

informazio gehiago
Eguzki-panelak eraikin baten teilatuan

Energia garbiekin ekipatutako instalazioak

Fabriketan eta instalazioetan energia berriztagarriak sustatzea

informazio gehiago
Trenen lantegia

Energia-baliabideak eraginkortasunez erabiltzea

Eta mugikortasun jasangarriko soluzio berriak bilatzea

informazio gehiago
Tranbia elur gainean

Jasangarritasuna eta eraginkortasuna

ISO 14.001 ingurumen-ziurtagiria

informazio gehiago
 
cerrar
Energia Eraginkortasuneko Programa Estrategikoa
Energia berriztagarriak bultzatzea eta energia-kontsumoa aurreztea
Trena zelai hori bat zeharkatzen

"Energia Eraginkortasuneko Programa Estrategikoa"ren barruan, helburu nagusi hauek ezarri ditu konpainiak: energia berriztagarriak bultzatzea, bere jarduerak eragindako energia-kontsumoa aurreztea, eta ingurumen-politikak sustatzea konpainian bertan eta lan egiten duen eta lankidetzan diharduen trenbide-sare guztietan.

cerrar
Energia garbiekin ekipatutako instalazioak
Fabriketan eta instalazioetan energia berriztagarriak sustatzea
Eguzki-panelak eraikin baten teilatuan

CAFeko instalazioen funtzionamenduan, baliabide naturalak eta energia berriztagarrien onurak ahal den ongien baliatzeko sistemak erabiltzen dira; hau da, teknologia garbia eta ekologikoa erabiltzen da.

Lantegi eta instalazioetan gero eta energia berriztagarri gehiago erabiltzea du epe laburreko helburu konpainiak. Horretarako, espazioa eta dauden baliabideak errentagarri bihurtzeko aukera duten azalera berrien bila dabil.

cerrar
Energia-baliabideak eraginkortasunez erabiltzea
Mugikortasun jasangarriko soluzio berriak bilatzea
Trenen lantegia

Elektrizitatea sortzeko eguzki-panelak erabiltzeaz gain, CAFek neurriak hartzen ditu produzitzen den bitartean bere instalazioetan energia gutxiago erabiltzeko. Helburuak egokien erdiesteko, konpainiaren energia-eraginkortasuneko politikaren emaitzak aztertzen ditu aldian aldiko ebaluazioen bitartez.

Halaber, CAFek trenbidearen alorreko erakunde eta administrazioekin batera elkarlanean dihardu, erkidego bakoitzean ingurumen-hobekuntzak eta mugikortasun-irtenbide jasangarriak ekarriko dituzten garraio-proiektuak garatzen.

cerrar
Jasangarritasun eta eraginkortasun ziurtatuak
ISO 14.001 ingurumen-ziurtagiria
Tranbia elur gainean

CAFek, gero eta eskakizun handiagoko ingurunean dagoela jakinda eta 2030eko Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen Munduko Itunaren baitan ezarritakoa betez, berotze globalaren kausak arintzearekin eta klima-aldaketara egokitzeko ekintzak garatzeko asmoa du, ingurumeneko jasangarritasuna lortzen lagunduko luketen neurriak bultzatuta.

Horretarako, Ingurumeneko Politikaren helburu nagusia da CAFen, maila korporatiboan, ingurumenarekin lotuta aplikatu beharreko printzipio eta irizpide orokorrak zehaztea eta CAFeko Jasangarritasuneko Politikaren baitan jasotako gure ingurumen-konpromisoak gure interes-taldeen artean zabaltzea. Horrekin lotuta, ingurumena jasangarritasun kontzeptuaren elementu nagusia da eta, bereziki, mugikortasun jasangarriko irtenbide integralak, eragingarriagoak eta errespetuzkoagoak garatzeari dagokionez.

Era beran, etengabeko hobekuntza-filosofian oinarritutako eta ingurumeneko inpaktuak gutxitzen lagunduko luketen ingurumeneko kudeaketa-sistemak ezartzeko asmoz, jarraian, ingurumeneko eta laneko arriskuen prebentzioko politika dator. Politika horrek ingurumena eta laneko arriskuen aurrean langileak babesteko jarduerak biltzen ditu erakundearen helburuetan.

ISO 14.001:2015 arauaren bidez ezarritako eta ziurtatutako ingurumenaren kudeaketa-sistemaren bidez, aldizkakotasunez kontrolatzen da hartutako neurriak bete direla eta eragingarriak direla. Horren bidez, erakundeak ezarritako helburuak betetzen direla berma daiteke.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.