Ekoteknologiak

Zigilu berdedun teknologiak

Ingurunea errespetatzen duten garraiobide eraginkorragoak eskaintzeko helburuarekin, CAF buru-belarri ari da Produktuaren Jasangarritasun Funtzioa ezartzen: ekodiseinu-metodologiak ari da txertatzen ingeniaritza-prozesuetan, produktuen ingurumen-inpaktuak hasiera-hasieratik eta bizi-ziklo guztian optimizatzeko eta kontrolatzeko.

Ahalegin horren guztiaren emaitza gisa, CAFek tranbia baten munduko lehen EPD ziurtatua garatu du: Zaragozarako Urbos tranbia. Zaragozako tranbiaren ingurumen-inpaktuari buruzko azterketa hori bizi-zikloaren analisi baten bidez zenbatu da, ISO 14.040 eta ISO14.044 arauen arabera. Beste EPDak: Triesteko Civity eskualdeko trena, Kaohsiung-eko Tranbia, Stockholmeko Tranbia A35, Stockholmeko Tranbia A36, Helsinkiko Metroa.

Tren baten diseinu aerodinamikoa

EkoDiseinua

Energia aurrezteko modu optimizatuak

informazio gehiago
Teknikariak materialekin lanean

Material berriak

Arinak eta birziklagarriak

informazio gehiago
Gurpilaren eta trenbidearen arteko marruskaduraren xehetasuna

Zaratarik eta bibraziorik gabeko trenak

Emisio akustikoen murrizketa

informazio gehiago
Tranbia bat geltoki batean

Balazta birsortzailea (AER)

Energia berreskuratzeko soluzio eraginkor bat

informazio gehiago
Ekipamendu elektronikoa

Azken belaunaldiko ekipamenduak

Errendimendu maximoa lortzeko

informazio gehiago
Sistema osagarrien kontsumoa murriztea

Sistema osagarrien

Kontsumoa murriztea

informazio gehiago
Gidatzeko postua

Ibilgailuak eta flota

Eraginkortasunez gidatzea

informazio gehiago
Aldiriko trena

Ibilbide-denborak murriztea

Eta energia-eraginkortasun handiagoa izatea

informazio gehiago
 
cerrar
EkoDiseinua
Energia aurrezteko modu optimizatuak
Tren baten diseinu aerodinamikoa

Diseinu-prozesuan, azterketak egiteko tresna modernoenak eta simulazio- eta saiakuntza-sistema berrienak erabiltzen ditu CAFeko ingeniaritza-sailak. Baliabide horiekin, tren bakoitzerako balio hoberenak zehazten eta konfiguratzen dira, energia-kontsumoa gutxitzeko, funtzionamendua hobetzeko eta bizi-zikloa luzatzeko.

Energia banatzeko moduak, espazioa, materialak eta sistemak ezinbestekoak dira ahalik eta kalitate-mailarik eta energia-eraginkortasunik handienak lortzeko. Horregatik, ingurumenarekin loturiko alderdiak dira nagusi trenen diseinuan eta haien ekipamendu integralean.

CAFek oso kontuan hartzen ditu garrantzi handia duten faktoreak; esaterako, abiadura handian trakzioak duen energia-kontsumoaenergia-kantitatea gutxitzeko.

cerrar
Material berriak
Arinak eta birziklagarriak
Teknikariak materialekin lanean

CAFek ardura handiz aukeratzen ditu fabrikazioan erabiltzen diren material guztiak, eta garrantzi berezia ematen dio birziklagarritasunari, haiek erabilita saihestu egiten baita baliabide naturalak erabiltzea. Horrez gain, piezen arteko elkarketa itzulezinik egiten ez duenez, errazagoa da piezak desmuntatzeko prozesua trenaren bizitza baliagarria bukatzen denean, eta, gainera, pieza asko berrerabili egin daitezke gero.

Trenak diseinatzean, masa eta pisua gutxitzea lortu nahi izaten da, energia-eskaera optimizatzeko modu eraginkorra baita hori. Parametro horiek bagoien kaxaren egituran, ekipamendu eta elementu osagarri guztietan, isolagailuetan eta abarretan erabiltzen dira. Eta, betiere, segurtasun-estandar maximoak bermatzen dira.

Material arinagoak eta erresistenteagoak erabiliz, trakzioko energia-kontsumoa gutxitzen laguntzen da. Horregatik, fabrikazio-prozesuko fase bakoitzean ibilgailuaren masa aztertzen da, ziurtatzeko ez duela gainditzen aurreikusitako pisua.

Horrez gain, diseinu berrietan garraio-edukiera maximoaren eta erabiltzaileen erosotasunaren arteko oreka lortzen saiatzen da. Bidaiarientzat gune zabalak gaituz eta unitate bakoitzeko eserleku-kopurua optimizatuz ere aurreztu daiteke energia.

cerrar
Zaratarik eta bibraziorik gabeko trenak
Emisio akustikoen murrizketa
Gurpilaren eta trenbidearen arteko marruskaduraren xehetasuna

Ekipamendua, errodadura eta trenak haizearekin duen kontaktua dira tren bateko zarata-iturri nagusiak. Gizakiengan duen eraginaz gain, zaratak naturari ere eragin diezaioke, eta animalien habitatak (ekosistemak) aztora ditzake.

Emisio akustikoak gutxitzeko —bai barrukoak, bai kanpokoak—, CAFeko teknikari-taldeak zehaztasunez aztertzen du zergatik sortzen den zarata, eta hura gutxitzeko neurri eraginkorrenak hartzen ditu: aurretiazko kalkuluak eta saiakuntzak egin, material isolatzaileak eta xurgatzaileak erabili, forma aerodinamikoak erabili, gurpilaren eta errailaren arteko kontaktuari eta interakzioari buruzko ikerketak egin, etab.

cerrar
Balazta birsortzailea (AER)
Balaztatzean energia berreskuratzea
Tranbia bat geltoki batean

Balaztatzean energia berreskuratzea ezinbestekoa da trenbide-sareen funtzionamenduan, lana optimizatzen eta eraginkortasun-indize altuak lortzen laguntzen baitu. CAFeko trenak diseinatzean, lehentasuna ematen zaio balazta leheneragarriari, balazta erreostatikoaren eta marruskadurazkoaren ondoan. Hala, balaztatze-prozesuan berreskuratutako energia katenariari itzultzen zaio, eta beste tren batean erabil daiteke, edo berriro ere sare elektrikora itzul daiteke.

cerrar
Azken belaunaldiko ekipamenduak
Errendimendu maximoa lortzeko
Ekipamendu elektronikoa

Martxan daudela kontsumitutako energiaren errendimendu maximoa lortzeko sistemak dituzte CAFeko trenek (bai azelerazioan, bai balaztatzean, baita seinaleztapenari eta katigamenduei dagokienean ere). Eraginkortasun handiko trakzio-ekipamenduak erabiltzeak aukera ematen du energia-galerak gutxitzeko eta kontsumoa optimizatzeko.

cerrar
Kontsumoaren murrizketa maximoa
Tren-ekipamendu osagarriak barne
Sistema osagarrien kontsumoa murriztea

Kontsumoa ahalik eta gehien gutxitzeko, neurri orokorrak hartu behar dira, eta neurri horien barruan treneko ekipamendu osagarriak, ekipamendu horien funtzionamendu-kontrola eta kontserbazio-egoera aztertu behar dira.

Bihurgailu osagarria

Proiektu bakoitzean, bihurgailu osagarriaren ahalmena aztertzen da, elikatu behar dituen karga guztien balantzea egiteko. Horrela, gerta litezkeen gehiegizko dimentsionamenduak saihesten dira, gomendatutakoa baino pisu eta kontsumo handiagoa eragin baitezakete haiek.

Energia-kontsumoaren kudeaketa, trena geldirik dagoenean

Geldialdietako energia-kontsumoa gutxitzea da CAFen beste helburu nagusietako bat, eta, horretarako, ekipamendu osagarrien baldintzak zehazten dira aurretiaz. Bagoi bakoitzeko (eta ez tren bakoitzeko) kontrolari esker, aukera dago soilik unitate jakin batzuetako ekipamenduak aktibatzeko, kasu bakoitzean dauden beharren arabera. Neurri horrekin, energia ugari aurrezten da.

Baldintza hobereneko klimatizazioa

Klimatizazio-ekipoek energia ugari behar dute funtzionatu ahal izateko. Kontsumo hori gutxitzeko, CAFek errendimendu handieneko hozgarriak erabiltzen ditu, eta treneko klimatizazio-baldintzak optimizatzeko neurriak hartzen ditu. Barrualdearen eta kanpoaldearen arteko bero-transferentziagatik sortzen diren energia-galerak murrizteko, trenen diseinuan eroankortasun termikoa gutxitzen eta eraginkortasun handiko isolamendua lortzen saiatzen da.

cerrar
Ibilgailu eta flotaren gidatze eraginkorra,
energia-kontsumoa minimizatuz
Gidatzeko postua

Gidatzeko moduak eragin erabakigarria du trenaren energia-kontsumoan. Trenaren kontrol-sistemaren bidez, energia-kontsumoa gutxituko duen prestazio-maila kalkula daiteke, denbora errealean, ibilbidearen ezaugarrien eta iraupenaren arabera. Informazio horrek aukera ematen du trena gidatzeko prozesua energiaren ikuspuntutik optimizatzeko.

cerrar
Ibilbide-denborak murriztea
Energia-eraginkortasun handiagoa
Aldiriko trena

CAFeko teknologia-garapenak abantaila berriak ekarri ditu trenen energia-kontsumoa modu orokorrean murrizteko. Zenbait sistemari esker, hala nola Baskulazio Integralari (SIBI) esker, abiadura handiagoetan ibil daiteke ibilbideko bihurguneetan erosotasuna galdu gabe, eta ibilbidearen iraupena % 30 murriztu daiteke. Bestalde, bihurguneetako abiadura-mugak murrizteak, trenen abiadura aldatzeko beharra ere murrizten du, eta horrek energia-eraginkortasun handiagoa izaten laguntzen du.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.