GREENTECH: katenariarik gabeko tranbiari CAFek ematen dion soluzioa

OHARRA: Erreproduzitzailea instalatuta ez daukazunez,"Flash", ezin duzu ikusi azalpen-bideoa. Erreproduzitzailea instalatzeko:"Flash":
Windows-erako Flash | Beste plataforma batzuetarako Flash

Bideoaren transkripzioa:

KATENARIARIK GABEKO TRANBIAK

Ingurunea eta ingurumena zaintzen dituzten produktu eraginkorragoak egiteko garatu zuen CAF Power & Automationek Greentech proiektua, anbizio handikoa. Hauek dira sistema horren abantaila nagusiak: energia-kontsumoa optimizatzen du eta erdigunean tranbiaren ikusizko inpaktua txikitzen, katenariarik ez baitauka.

Bi teknologia-mota ditu CAF Power & Automationek produktu-mota horretarako, biak ere ibilgailu artikulatuen edozein plataformatan aplikagarriak: Greentech Evodrive eta Greentech Freedrive.

Greentech evo Drive

Sistema ontziratua da Greentech Evodrive, eta balaztatzean askatzen den energia zinetikoa berreskuratu egiten du, gero erabiltzeko; hori dela eta, hobetu egiten du ibilgailuaren energia-eraginkortasuna.

Ohiko trakzio-sistema duten tranbietarako dago bereziki diseinatuta ultragaitasunetan oinarritutako sistema hori. Izan ere, tranbia horietan nekez itzul daiteke katenariara berreskuratutako energia.

Osagarri hauek ditu sistemak

  • Metatze-sistema: Energia metatzeko gai diren azken belaunaldiko superkondentsadoreen moduluak.
  • DC/DC bihurgailua: metatze-sistemaren karga eta deskarga kudeatzen ditu.
  • Kontrol-elektronika: Energia-fluxua bikain kontrolatzeko estrategia aurreratuak erabiltzen ditu.

Hartara, energia-hornidura optimizatu egiten da, eta energia aurrezten.

Greentech free Drive

Greentech Freedrive energia metatzeko sistema ontziratu bat da, katenariarik gabe zirkulatzeko aukera ematen duena. Ultragaitasunetan eta litio ioizko baterietan oinarritutako sistema horrek Evodriveren abantaila teknologikoak ditu, eta erraz txertatzen da tren-sistema berrietan edo lehendik zeudenetan, edozein direlarik ere fabrikatzailea eta tren-egitura.

Katenariarik gabeko zatiak dituzten hainbat eragiketa-egoeratara egokitzeko gaitasuna du CAFek, superkondentsadoreen eta litio ioizko baterien konbinazio hibridoaren bidez. Zenbait parametro optimizatzen dira sistema horri esker, hala nola prestazioak, autonomia, kostua eta trafiko-mota.

FREEDRIVE-REN FUNTZIONAMENDUA

1. Ibilgailua martxan jartzen da, Freedrive sistema guztiz kargatua duela.

2. Geraleku batetik besterako joan-etorrietan, Freedrivek hornitzen du energiaz trakzio-sistema.

3. Balaztatzeko fasean, sortutako energia zinetikoa Freedriven metatzen da, eta karga-prozesua martxan jartzen.

4. Ibilgailua geralekura iristen denean osatzen da Freedrive sistemaren kargatze-prozesua.

GREENTECH FREEDRIVE-REN ABANTAILAK

  • Aukera ematen die ibilgailuei katenariarik gabe ibiltzeko zenbait lekutan.
  • Autonomia aldakorra du: ehunka metro batzuk (ohikoa) edo zenbait kilometro, litiozko bateriei esker.
  • Murriztu egiten du kutsadura bisuala.
  • Murriztu egiten du azpiegituretan egin beharreko inbertsioa.
  • Ez da katenariarik behar trenbide-tarte batzuetan; horri esker, gutxitu egiten da kutsadura bisuala hirien erdigunean.
  • Jabetzarik gabeko sistema da, eta edozein fabrikatzaileri edo azpiegiturari aplika dakioke, berriei zein lehendik zeudenei.
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.