Laborategiko teknikari bat materiala ikertzen

SALDU OSTEKO ZERBITZUA

Gure produktuen segurtasuna bermatzeko eta errendimendua optimizatzeko, saldu osteko zerbitzuek ikuskapen-jarraibideak barne hartzen dituzte, zeinak saiakuntza ez-suntsitzaileen eta aholkularitza teknologikoaren bidez egiten baitira.

Funtzionamenduko ikuskapena

CAFek langile prestatu eta eskarmentudunak ditu gurpilak eta ardatzak saiakuntza ez-suntsitzaileen bidez kontrolatzeko. Ezagutza horrek aukera ematen du askotariko ibilgailuen errodadura-elementuak ikuskatzeko prozedura eta kontrol-teknika egokienak definitzeko.

Zerbitzu oso bat jartzen diogu eskura bezeroari, eta ikuskaritza egokia egiteko bitarteko tekniko eta giza baliabide guztiak ditugu. Hauek dira garrantzitsuenak:

  • III. mailako ikuskatzaile batek gurpil, ardatz eta ardatz muntatuak ikuskatzeko saiakuntza ez-suntsitzaileen prozedura guztiak berrikusten eta prestatzen ditu.
  • Kasuz kasuko azterketak egiten dira, material gurpilduneko errodadura-elementuen irismena eta ikuskapen-tarteak zehazteko.
  • Ikuskapen-mota eta material bakoitzerako egokiak diren kalibrazio-ereduak fabrikatzea.
  • Hasierako trebakuntza eta etengabekoa ematea bezeroaren instalazioetako ikuskapen-langileei, prozedurak aplikatzen irakasteko.
  • Bezeroaren instalazioetako errodadura-elementuen ikuskapen osoa egitea.

Aholkularitza teknologikoa

Askotariko ibilgailu-fabrikatzaileak hainbat materialez hornitzen ditugunez, esperientzia handia dugu funtzionamenduko materiala aztertzen.

Arlo hauetan garatzen ditugu gure zerbitzuak:

  • Funtzionamenduko materialaren errendimendua aztertzeko eta hobetzeko ingeniaritza-zerbitzuak. Materialak jasaten dituen higadura- eta/edo akats-mekanismoak aztertuta, hobekuntzak egiten dira, bai diseinuan, bai materialean bertan, elementuek gehiago irauteko eta seguruagoak izateko.
  • Anomaliak hauteman zaizkien ibilgailuen errodadura-materiala tokian bertan aztertzea. Kasuak xehetasunez aztertzen dira, kausak identifikatzeko (ibilgailuaren dinamikarekin erlazionatutako fenomenoak, arazoak gurpilaren eta errailaren arteko kontaktuan...), eta antzeko kasu gehiago ez gertatzeko ezarri beharreko neurriak proposatzen dira.
  • Errodadura-materialeko anomaliak prebenitzeko aholkularitza teknikoko zerbitzua.