Urbos

Hiri-diseinua, espiritu jasangarria

CAFek, hiri-garraioko sistemak fabrikatzen eta ezartzen duen urtetako esperientziaz baliatuz, Urbos soluzioa sortu du, erabiltzaile eta operadoreen eskakizun zorrotzenei erantzuteko gai diren tranbien sorta bat.

Urbos familian, tranbiak, metro arinak eta trenak/tranbiak sartzen dira, berritzaileak eta kalitate onekoak denak ere, bereziki diseinatuak azken erabiltzaileari bidaia-esperientzia paregabea eskaintzeko.

Zoru baxuko tranbia bat

Urbos tranbiak zoru baxua du hedadura guztian, eta, horri esker, bidaiariak errazago sartzen eta ateratzen dira tranbiatik, nasaren maila berean geratzen baita. Zoruaren altuera desberdina izan liteke Urbos TT ed Urbos AXL tranbietan.

Diseinu berritzailea eta abangoardista

Tranbia hiri bateko hiri-nortasunaren elementu berezi eta funtsezko bihur liteke. Diseinu desberdin eta originalari esker, Urbos-ek ibiltzen den hiriaren irudia aberasten eta modernitzatzen laguntzen du, eta berezko nortasuna ematen dio.

Diseinu moderno eta futurista du, bai tranbiaren kanpoaldean, bai barrualdean, eta, orobat, bidaiariek erosotasun-maila altua izatea bermatzen du.

Erosotasuna bidaiatzean

Erosotasuna eta segurtasuna ditu abiapuntu Urbos-en diseinuak. Hori dela eta, bereziki hiri- eta tranbia-garraioetan egunero erabiltzeko sortutako eserlekuak ditu tranbia honek. Eserleku erosoak, modularrak, banakakoak, ekintza bandalikoei eusteko modukoak eta arinak dira, elkarren artean truka daitezkeenak.

Urbos tranbia guztiek, gainera, aire girotuko eta berokuntzako sistemak dituzte, erabiltzaileek egiten dituzten joan-etorrietan ahalik eta erosotasun-mailarik handiena izan dezaten.

Bidaiarientzako informazioa

Urbos-ek barruko adierazleak ditu bidaiariei ibilbidearen berri edo beste datu batzuk emateko (iristeko ordua, hurrengo geldialdiak, konexioak...). Sartzeko plataforma bakoitzean, adierazle bat dago, helduleku bertikalaren kokalekuarekin bat datorrena.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.