TRIESTEKO CIVITY ESKUALDE-TRENA

2011n, kontratu bat sinatu zuen CAFek Friuli Venezia Giulia eskualdearekin, Trenitalia operadorearen eskualdeko lineetarako zortzi tren elektriko hornitzeko.  Civity motakoak dira unitateak, hau da, tren modularrak eta zoru baxukoak, Europako bezero eta operadore nagusien premietara egokituak.

Bidaiarien garraio masiborako bost bagoi ditu unitate honek. Ibilgailuaren zoru-altuera 600 mm-koa da; hori dela eta, edozein nasatatik erraz sar daiteke trenera. Bestalde, bi leku ditu trenak mugikortasun mugatua duten eta gurpil-aulkian ibiltzen direnentzat. Igogailu bati esker, inongo arazorik gabe igo daitezke aipatutako erabiltzaileak ibilgailura. 

Gerora, beste lau trenen salerosketa-kontratua sinatu dute alde biek. Oraingo honetan, Civity motakoak dira trenak, bi tentsiokoak. Austriak eta Esloveniak Friuli-Venezia Giuliarekin erkide dituzten mugaz haraindiko sareetan ibiltzeko daude diseinatuta unitate horiek.

 

EPD

 

 

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-M-T-M-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 91,600
  • Gehienezko bidaiari edukiera 560
  • Gehienezko abiadura (km/h) 160
  • Ekipamendua
    • Aire girotua kabinan eta bidaiarien gunean
    • Sua detektatzeko/itzaltzeko sistema
    • Ez labaintzekoa/ez lerratzekoa
    • Geltokien berri emateko sistema automatikoa
    • Hondar kaxa
    • Gertaerak erregistratzekoa
    • Bideozaintza sistema
    • Krokagailu automatikoak
    • Denbora-pasako bideo ekipoa
    • IGBT bidezko potentzia ekipo elektrikoa
    • GSM?R bidezko irrati?telefonia ekipo mugikorra
    • Bizikletentzako lekua
    • Bi gurpil aulkirentzako lekua
    • Gizaki hilaren gailua
    • Norako adierazleak kanpoan, aurrean eta alboetan (bat alde bakoitzean)
    • Bidaiarientzako informazioa
    • Ateetako mekanismo elektrikoa
    • Bagoiak elkarren artean komunikatzeko pasabide irekia
    • SCMT sistema
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.