CAFek Australian sinatutako lehen kontratua da. Proiektu berri honek tranbia berriren hornikuntza barne hartzen du, baita horien mantentze-lanak eta lehendik zeuden unitateenak ere. Trenak Inner Westeko trenbide berrian ibiliko dira. Trenbide berri horrek bizitegi gunea eta hirigunea elkartuko ditu.
Tranbia berriak azken belaunaldiko Urbos gamakoak dira, zoru baxukoak (% 100), eta 5 modulu dituzte. Horrez gain, tranbia ibilgailuetan eskain daitezkeen irisgarritasun baldintza onenak dituzte.
2014tik, Inner West eremuko biztanleek hirigunera joateko garraiobide berri bat dute, eta Lilyfield-etik Dullwich Hill-era doan linea 5,6 kilometro luzeagoa izango da.