• TRANVÍA FRIBURGO
  • TRANVÍA FRIBURGO
  • TRANVÍA FRIBURGO

FRIBURGO-KO TRANBIA

2013ko otsailean, CAFek eta Freiburger Verkehrs-AG enpresak kontratu bat sinatu dute, helburua duena Urbos familiako 12 tranbiaz hornitzea Alemaniako Friburgo hiria. Aurrerago, 2018an, 5 unitate gehiagoko hornidura-kontratu bat sinatu zen eta 2021ean beste 8 unitate gehiago.

Tranbia % 100 zoru baxukoa da, eta 7 modulu ditu; horrela, garraiatzeko gaitasun handia eskaintzen du. Kanpotik diseinu moderno eta abangoardista izateaz gain, bidaiariak sartzeko gaur egungo tranbietan eskain daitezkeen kondiziorik onenak dituzte.

Proiektuari esker, batetik, gaur egungo flota berrituko da eta, bestetik, hiriko sarea handituko duten etorkizuneko lineek sortuko dituzten beharrak asetzeko balioko du. Friburgo da Baden-Württemberg estatuko laugarren hiri handiena.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-S-M-S-R-S-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 41,976
  • Gehienezko bidaiari edukiera 332 (6p/m2)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 70
  • Ekipamendua
    • Aire girotua kabinan
    • Aire girotua bidaiarien gunean
    • Bidaiarientzako informazio akustikoa eta bisuala
    • Gertaerak erregistratzekoa (kaxa beltza)
    • Kontrolatzeko eta gainbegiratzeko sistema
    • Barruan dauden bidaiariak zenbatzeko sistema
    • Bideozaintza
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.