2012an, HLKri (Helsinkiko metro-sistemaren operadorea) zenbait metro-unitate berri hornitzeko kontratua izenpetu zuen CAFek. West linean ibiliko dira tren berriak, baita mendebaldeko metroan egitekoa den adarrean ere, Matinkylätik Kivenlahtira.
Sistema horretako metro-linearen automatizazio-proiektuaren baitakoa da erosketa. Hasieran, aldi baterako, trenek kabina bat izango dute, beharrezkoa baita zirkulazioa kontrolatzeko metroko sistema automatizatzen den bitartean. Automatizazioa amaitu eta gero, kabina desegin egingo da, eta eremua bidaiarientzat egokituko da.
M200 serieko trenen antzeko diseinua izango dute tren berriek, bai kanpoko, bai barruko osagaiei dagokienez. Erabateko irisgarritasuna eta garraio-ahalmen handia izango ditu tren berriak, baita eremu zabalak ere, bidaiariak lasaiago eta erosoago senti daitezen.