• Cagliari hirirako hiru Urbos tranbiak
  • Cagliari hirirako hiru Urbos tranbiak
  • Cagliari hirirako hiru Urbos tranbiak
  • Cagliari hirirako hiru Urbos tranbiak
  • Cagliari hirirako hiru Urbos tranbiak

CAGLIARIKO TRANBIA

2013an, Cagliari hirirako hiru Urbos tranbia egiteko kontratua izenpetu du CAFek. Bosna modulu dituzte tranbiek, eta zoru baxukoak dira, oso-osorik. Horri esker, bidaiariek ez dute estropezu egiteko arriskurik. Irisgarritasun bikaina du ibilgailu-mota honek mugikortasun murriztuko bidariarentzat; horrez gain, ekodiseinuaren eskakizun zorrotzenak ere betetzen ditu, bat egiten du ingurune arkitektonikoarekin, eta prestazio-maila handia eskaintzen du.

Sardiniako eskualde autonomoak CAFi esleitzen dion bigarren kontratua dugu hau. Izan ere, eskualdeko tren dieselak ere (baskulazio-teknologiakoak) egin zituen aipatutako enpresak uharte horretako tren-sarerako.

150.000 biztanletik gora ditu Cagliari hiriak, eta 6,5 km-ko eta bederatzi geltokiko tranbia-sistema. Mundu osoko beste hiri askok bezala, Urbos tranbia hautatu du.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-S-T-S-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 32,966
  • Gehienezko bidaiari edukiera 237 (6p/m2)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 70
  • Ekipamendua
    • Kabinako aire girotua
    • Aire girotua bidaiari-aretoan
    • Bidaiarientzako informazio akustikoa eta ikusizkoa
    • Gertakari-erregistragailua (kaxa beltza)
    • Kontrol- eta ikuskatze-sistema
    • Bideozaintza
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.