BOSTON UNITATE ARTIKULATUA

CAFek hornituko ditu Bostoneko Green Line linean ibiliko diren unitate artikulatu berriak. Massachusetts Bay Transportation Authorityk kudeatuko duen sistemak  linea horretan dabiltzan tranbien flotaren zati handia berrituko du. ‘Made in USA’ unitateak  CAFek New Yorkeko estatuan Elmiran duen lantegian fabrikatutakoak dira.

CAFeko Urbos familiako kide gisa, unitate berriek segurtasun eta irisgarritasun arloan azken aurrerapen teknologikoak dituzte  eta prestazio bikainak eskaintzen ditu, hala nola erosotasun maila handia bidaiarientzat, aurreko serieetako diseinuaren lerroa mantenduta.

Kontratu berriak, 2022an sinatutakoak, bezeroak CAFengan duen konfiantza berresten du. Unitate horietan 7 modulu daude; % 100 zoru baxukoak dira eta mugikortasun murriztuko bidaiarientzako lehentasunezko eremuak dituzte, ibilgailurako irisgarritasuna maximizatuta.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-T-Mc / Mc-S-M-S-M-S-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 21,946 / 34,656
  • Gehienezko bidaiari edukiera 221 / 308
  • Gehienezko abiadura (km/h) 86 / 77
  • Ekipamendua
    • Aire girotua bidaiari-aretoan
    • Bidaiarientzako informazio akustikoa eta ikusizkoa
    • Gertakari-erregistragailua (kaxa beltza)
    • Kontrol- eta ikuskatze-sistema
    • Trenean dauden bidaiariak kontatzeko sistema
    • Bideozaintza (kanpoan eta barruan)
    • Komunikazio-ekipoa (tren-lur datu-transmisioa)
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.