• CIVITY NS ALDIRIKO TRENA
  • CIVITY NS ALDIRIKO TRENA

CIVITY NS ALDIRIKO TRENA

2014an, CAFek kontratu bat sinatu zuen Herbehereetako Nederlandse Spoorwegen operadorearekin Civity motako aldiriko trenez hornitzeko.  Unitate elektriko berriek hiru, lau eta sei kotxerekin zirkulatzen dute Herbehereetako sareko "Sprinter" zerbitzuetan.

Solairu baxuko tren bat da, erabiltzaileei erosotasunik handiena eskaintzeko diseinatua. Civity trenek irisgarritasun-baldintzarik onenak dituzte mugikortasun urriko pertsonentzat, komunak MUPentzat egokituta daude eta aulki gurpildunetarako gune espezifikoak ditu.

Unitate horiek —Sprinter New Generation dute izena— hobekuntza teknologikorik onenak dituzte erosotasunean, eraginkortasunean eta segurtasunean. Gainera, unitatearen diseinu aerodinamikoak, bogie partekatuei esker lortzen den pisu-murrizketak eta beste aurrerapen teknologiko batzuek energia-kontsumoa optimizatzea lortzen dute.

Aurreikusita dago 2018tik aurrera jartzea zerbitzu komertzialean.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-T-Mc // Mc-T-M-Mc // Mc-T-M-T-M-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 59,560 // 75,760 // 108,160
  • Gehienezko bidaiari edukiera 275 // 358 // 536
  • Gehienezko abiadura (km/h) 160
  • Ekipamendua
    • Aire girotua kabinan eta aretoan
    • Ez irristatzeko eta ez labaintzeko sistema
    • Suteak detektatzeko sistema
    • Bidaiariei informazioa emateko sistema eta denbora-pasako bideoa
    • Gorabeheren erregistratzailea eta gizaki hila sistema
    • Bideoz zaintzeko sistema
    • Krokatze automatikoak
    • GSM-R irratia
    • Norakoaren adierazgailuak aurrealdean, eta alboetan kanpoaldean
    • Onboard IT Platform (trenaren eta lurraren arteko komunikazio-ekipamendua, bidaiarientzako Wifia, aplikazio multimediak)
    • ERTMS nazioarteko seinalizazio-sistema eta ATB sistema nazionala
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.