CAF enpresa Quito hiriko lehen metro-lineako tren-hornitzailea da. Sei bagoikoak dira unitate berriak. Pertsonen garraio masiborako diseinatutako ibilgailuak dira; kalitate- eta segurtasun-estandar gorenak betetzen dituzte, eta 160 km/h-ko abiadura har dezakete.
Interkomunikatzeko korridore zabalak dituzte, bidaiariak bagoien artean erraz mugi daitezen, eta mugikortasun urriko pertsonentzako eremuak. Gainera, unitate bakoitzean lau ate dituzte alde bakoitzean, linea-geralekuetan bidaiariak bizkorrago sartzeko eta irteteko.
Quito, Ekuadorko Errepublikako hiriburua, herrialde horretako bigarren hiririk populatuena da: ia 2,5 milioi biztanle ditu. Metroko lehenbiziko lineak 15 geraleku izango ditu, 23 kilometroko ibilbidean, Quitumbetik El Labradorrera, hegoaldetik iparraldera.