• SCHÖNBUCHBAHN UNITATE ARTIKULATUA
  • SCHÖNBUCHBAHN UNITATE ARTIKULATUA
  • SCHÖNBUCHBAHN UNITATE ARTIKULATUA
  • SCHÖNBUCHBAHN UNITATE ARTIKULATUA
  • SCHÖNBUCHBAHN UNITATE ARTIKULATUA

SCHÖNBUCHBAHN ALDIRIKO TRENA

CAF da Zweckverband Schönbuchbahn (ZVS) EMU arinez hornitzen duen enpresa. Unitateak NEXIO plataformakoak dira, CAFen hiri barruko zein inguruko herrien arteko mugikortasunerako tren elektriko arinen gama berria.

Trakzio elektrikoko ibilgailua da, 3 bagoik osaturikoa. Halaber, unitateak garraio-edukiera handia eskaintzen dio operadoreari, unitate bakoitzean 212 bidaiari garraiatu ahal baititu. Aldi berean, unitate artikulatu horrek merkatuan horrelako ibilgailuetan dauden irisgarritasun-baldintzarik onenak dauzka: mugikortasun urriko bidaiarientzako guneak dauzka eta horren korridoreak zabalak dira, bidaiariak trenaren barruan segurtasunez ibil daitezen.

Unitate elektriko berriak ZVSren sarean operatuko dira, hain zuzen ere, Böblingen, Holzgerlingen eta Dettenhausen herriak lotzen dituen linean. Alemanian egin den bigarren proiektu hori, CAFek merkatu alemanaren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, konpainiak Friburgo hiria tranbiez hornitu baitu.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-MT-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 39,140
  • Gehienezko bidaiari edukiera 212 (3p/m²)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 100
  • Ekipamendua
    • HVAC salan eta kabinan
    • Bidaiariei informatzeko sistema
    • Flota-erdian tren barruko bidaiari-kontagailua
    • Bideozaintza-sistema kanpoan, ateak zaintzeko eta barruko irudiak grabatzeko (CCTV)
    • Balazta hidraulikoa
    • PZB seinaleztapena
    • Txartelak balioztatzeko makina
    • Gertaera-erregistragailua
    • Kontrolatu eta gainbegiratzeko sistema
    • Interneta bidaiarientzat
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.