MANILAKO 1. LINEARAKO UNITATE ARTIKULATUA

CAF da Manilako Light Rail Transit-en (LRT) 1. linearako LRV berrien hornitzailea. Unitate artikulatu bakoitzak bi bagoi ditu, eta bat baino gehiago akoplatzeko prestatuta daude. Hala, lau LRV osatu daitezke, guztira 8 bagoirekin.

Unitate berriak bi noranzkokoak dira, eta 16 ate dituzte alde bakoitzean; hala, bidaiariak errazago igo eta jaits daitezke geltokietan. Gainera, MUPentzako eremu bat dago LRV bakoitzean; guztira, horrelako lau eremu daude unitate osoan.

LRT Line-1 lur gaineko metro-linea da. 20 kilometro ditu, eta Manila hiria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du. Cavite probintziarako noranzkoan aurreikusten da luzatzea 12 km. Proiektu honekin, linearen ahalmena hobetu eta hiriaren poluzio-maila txikitu nahi da (munduko hiri jendetsuenetako bat da).

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-M-M-M-M-M-M-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 106,000
  • Gehienezko bidaiari edukiera 1,388 (7p/m2)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 60
  • Ekipamendua
    • Gertaera-erregistragailua
    • Kontrol- eta monitorizazio-sistema
    • Aire girotua aretoan
    • LED adierazleak
    • Petaka-ateak
    • LED bidezko barne- eta kanpo-argiztapena
    • Balazta pneumatikoa eta elektrikoa