2009an, CAFi esleitu zitzaion Zaragozarako 21 URBOS tranbiaren fakturazioa eta entrega. Zoru baxukoak dira (% 100), eta bakoitzak 5 modulu ditu. Unitateek tranbian bertan energia biltzeko sistema bat dute (GREENTECH), eta, horri esker, tranbiak katenariarik gabe ibil daitezke geltokien artean, eta energia aurrezten da (balaztatze energia asko berreskuratzen delako). Lehen unitatea 2011ko apirilean hasi zen martxan.
Zaragozako tranbiaren proiektu hau “Urteko Munduko Mailako Proiektu Onena” izendatu zuten "Light Rail Awards 2012" sarien barruan.