EDINBURGHEKO TRANBIA

CAF enpresa Edinburgo hiriko lehen tranbia-lineako unitateen hornitzailea da. Zehatzago esanda, linea horrek Urbos 100 gamako 27 tranbia ditu. Unitate bakoitzak zazpi kotxe ditu, eta horrek garraio-ahalmen handia ematen dio operadoreari.

Tranbiak behe-zoru baxua du % 100ean, bidaiarien departamentu osoan. Horri esker, ez dago oztoporik tranbia barruan ibiltzeko, eta, era berean, bidaiariak oso erraz sartu eta irten daitezke espaloien altuera berdina duten andenetatik.

Lehen linea horren operadorea Edinburgh Trams Ltd da, eta, hirigunea aireportuarekin lotzen duenez, garraiobide bizkor eta erosoa da bidaiarientzat.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-S-T-S-M-S-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 42,856
  • Gehienezko bidaiari edukiera 333 (6p/m2)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 70
  • Ekipamendua
    • Aire girotua kabinan
    • Geltokien berri emateko sistema
    • CCTV: bideozaintza sistema
    • Maletategia (m2): 7,62
    • Irratia eta trenbideko posizionamendu eta detekzio sistema (TPDS)
    • Gertaerak erregistratzekoa (OTMR)
    • Berokuntza/aireztapen sistema bidaiarien gunean
    • Kontrolatzeko eta gainbegiratzeko sistema
    • Barruan dauden bidaiariak zenbatzeko sistema
    • Denbora-pasako bideo sistema 
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.