Sevillako garraioen udal enpresak (TUSSAM) Metrocentro linearentzako 5 tranbiaren hornikuntza esleitu zion CAFi 2007an. Tranbia bakoitzak 5 modulu ditu. Tranbiak zoru baxua du bidaiarien gune osoan (errailetik 350 mm-ra). Lehentasunezko lau eserleku eta gurpil aulkientzako, bizikletentzako edo haur kotxeentzako bi leku ditu, irisgarritasunari buruzko 1544/2007 Errege Dekretuari jarraituz.
2011n, CAFek Greentech sistemadun 4 tranbia berri entregatu zituen: ibilgailu horiek tren barruan energia biltegiratzeko sistema bat dute; hala, geltoki artean linea elektrikorik gabe funtziona dezakete.
Unitate berrietarako kontratu berriak, 2022an sinatutakoak, bezeroak CAFengan duen konfiantza berresten du.