Gure push-pull tren-sortek eta bidaiarientzako kotxeen sortek erosotasunik eta funtzionaltasunik handiena eskaintzen dute, helburu dituen zerbitzuen arabera.
CAFek garatutako push-pull trenek —hala nola Saudi Arabiari hornitutakoak— segurtasuneko azken aurrerapenak dituzte, eta barne-diseinuaren arloko eskakizun zorrotzenak betetzen dituzte.
Gure produktuen malgutasunari esker, askotariko eremuak dituzten trenak eskain ditzakegu, bezeroen beharren arabera: familientzako, haurrentzako eta otoitz egiteko guneak, mugikortasun urriko pertsonentzat bereziki diseinatutako eremuak, jatetxe-kotxeak eta ibilgailuak eramatekoa, besteak beste.
CAFek bidaiari-kotxeen sorta zabal bat du; besteak beste, hauek:
Push-pull unitate modernoenek orduko 200 kilometroko abiadura baino azkarragora irits daitezke.