QUASAR S4e: katigamendu elektronikoak
QUASAR S4e izeneko katigamendu elektronikoa enpresaren seinaleztapen-soluzioen oinarria da.
Katigamenduak autodiagnostikorako eta akatsak hautemateko mekanismoak ditu, baita Mantentze Lanetan Laguntzeko Sistema (MLLS) ere.
Hauek dira CAF Signalling-en S3e Katigamendu Elektronikoa – QUASAR S4e-ren ezaugarri nagusiak:
- SIL-4 katigamendu elektroniko aurreratuak, CENELEC arauen eta komunikazio aurreratuen arabera.
- Katigamendu elektroniko erredundanteak, eskuragarritasun handiko arkitektura (3tik 2), maila guztietan.
- Mantentze-lanetan laguntzeko sistema (MLLS), zeinak aukera ematen baitu mantentze programatua egiteko.
- Moviola funtzioaren erabilgarritasuna, zeinak aukera ematen baitu mugimendu guztiak erregistratzeko eta erreproduzitzeko, bide-zirkuituak okupatzeko…
- Erregistradore juridiko bat dakar.
- Eraikuntza modularra du, eta horrek aukera ematen du erraz zabaltzeko, bai funtzionalki, bai geografikoki, eta ekipoak geltokiaren neurrira egokitzea errazten du, baita haren eskakizunetara ere.
- Eremu-simulagailuak erabiltzen dira eremu-probak errazteko.
- Mantentze-kostu txikiagoak.
Ezagutu itzazu CAF Signalling-en katigamendu elektronikoen erreferentziak